Ikerketapean urruntze agindua ustez urratzeagatik

Ubane Madera Zangitu 2023ko mar. 29a, 11:54

Soraluzeko gizonezko bat ikertzen ari da Ertzaintza, joan den domekan, ustez urruntze agindua urratu zuela-eta, salaketa jarri zutelako bere kontra. Domekan, 18:30ean bertaratu zen polizia Soraluzera.

Domekan, gizonezko baten kontrako salaketa jarri zuten, bere bikotearekiko ezarrita zuen urruntze agindua urratu zuelako, ustez. Ertzaintza izan zen Soraluzen gertakaria ikertzen eta konfirmatu duenez, ikerketapean dute gizonezkoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.