Gaur, azken eguna

Erredakzioa 2023ko mar. 24a, 13:41

Zaporeak ekimenaren mahaia atzo iluntzean, eguena.

Gaur, barikua, da azken eguna Greziako kanpalekuetan bizi diren errefuxiatuei bideratuko zaien arroz luzea emateko. Zaporeak ekimeneko boluntarioak Gaztetxe kanpoan izango dira herritarren ekarpenak batzen 17:30etik 19:30ak arte.

Astelehenean hasi ziren Greziako kanpalekuetarako elikagaiak batzen, Debabarreneko udalerrietan, baita Soraluzen ere.

Gaur, barikua bukatuko da bilketa eta batutakoa datozen egunotan bidaliko dute Greziara, hango kanpalekuetan bizi diren errefuxiatuei jatorduak prestatu ahal izateko.

Jatorduak prestatzeaz, berriz, Zaporeak ekimeneko sukaldari boluntarioak arduratuko dira.