“Egun ederra“ sagardotegian

Erredakzioa 2023ko mar. 24a, 10:20

Egun ederra pasa zuten atzo Itxaropena Erretiratuen Elkartearen eskutik ia 100 erretiratuk eta pentsiodunek. Goizean hamarretakoa egin zuten Anoetako Xanti jatetxean, handik Aquariumera bisita gidatuak eta libreak izan zituzten, ondoren Astigarrako Petritegi sagardotegira joan ziren, bertan “giro ederrean” bazkaldu zuten eta azkenik, Zarautzen bueltatxo emateko denbora ere izan zuten. Argazkia: Amaia Laskurain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.