Bihar, odol ateratzeak

Ubane Madera Zangitu 2023ko mar. 23a, 11:38

Bihar, barikua, Odol Emaileen Elkarteko medikuak Itxaropena elkartean izango dira odol ateratzeak egiten, 16:30etik 20:30ak arte. Gogoan izan odola ematera joateko, goizean txanda hartu beharra dagoela, honako telefono zenbakira deituta: 943 007 884. Urtarrileko odol ateratzean herritar gutxi bertaratu zela ikusita, dei egin dute biharko hitzordura odola ematera joateko.

Euskadiko Odol Emaileen datuen arabera, bost odol-taldetan donazioen premia handia dute, ia ez dagoelako erreserbarik: O+, O-, A+, A- eta B- taldeetan. Bestalde, AB taldean ere erreserbak baxu samar daude.  

Biharko hitzorduaren ondoren, Soraluzen odola ematera joateko hurrengo hitzordua maiatzean izango da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.