Hasi dira arroza batzen Greziako kanpalekuetako errefuxiatuendako

Ubane Madera Zangitu 2023ko mar. 21a, 11:38

Ion Varela eta Mikel Hernandez arroza batzen, atzo, Gaztetxe kanpoan.

Atzo, astelehena, hasi eta barikura arte, Greziako kanpalekuetan dauden errefuxiatuei bidaltzeko arroz luzea ari dira batzen Soraluzeko boluntarioak, Zaporeak elkartearen ekimenaren eskutik. Arrozaz aparte, batutakoa hara bidali ahal izatekoa dirua ere ari dira batzen eta rifak saltzen. Egunero, 17:30etik 19:30ak arte egongo dira Gaztetxe kanpoan.

Eskualde osoan ari dira Greziako kanpalekuetarako elikagaiak batzen. Soraluzen, Gaztetxe kanpoan ez ezik, herriko saltokietan ere laga ahal dira arroz luzeko poltsak.

  • Amparo (Gabolats)
  • Kooperatiba
  • Musta
  • Triskel
  • Vidal
  • Belarrak loradenda
  • Benan Rico (Txurruken)
  • Eroski

Bestalde, Zaporeak elkarteari laguntzeko bazkideak behar dira eta, asmo horrekin, kanpaina abiatu dute. Bakoitzak nahi edo ahal duen kopuruarekin lagundu dezakeela nabarmendu dute, eta ekarpen guztiak ongietorriak izango dira.

Euro baten truke bazkari duina

Gainera, euro baten truke bazkari duin bat eman dezaketela gogorarazi nahi diote jendeari. Bazkide egiteko bi aukera daude: banku transferentzia bitartez, aldizkako transferentzia egiteko agindua emanda (ES14 2095 5092 00 9115250322 edo ES71 3035 0103 88 1030035880) edo, bestela, www.zaporeak.eus webgunearen bitartez.