Abiatu du Errigorak udaberriko kanpaina. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko olioak (bo litroko bidoiak) eta kontserbak, arroz, pasta, lekale eta fruitu lehor loteak eskainiko ditu.
Aipatutako produktuak errigora.eus webgunean eska daitezke martxoaren 29ra bitartean. Eskatutakoa jasotzeko, berriz, maiatzaren 12an, barikuan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean Gaztetxera joan beharko da.
Salmentetatik eskuratuko dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko nekazarien ekoizpena sendotzera bideratuko da.
Zozketa zabalik
Errigoraren kanpainarekin bat eginez, Plaentxia.eus-ek Errigoraren saski bat zozkatuko du bere irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi izanez gero, eman izena ondorengo loturan: HEMEN.
Eguazteneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta irabazlea egun horretan bertan jakinaraziko du Plaentxia.eus-ek.