Arroz luzea batzeko kaxak honako saltokietan jarri dituzte:
- Amparo (Gabolats)
- Kooperatiba
- Musta
- Triskel
- Vidal
- Belarrak loradenda
- Benan Rico (Txurruken)
- Eroski
Diru-bilketa
Zaporeak elkarteak dirua ere behar du, besteak beste, Soraluzen zein eskualdean batuko den janaria bidaltzeko eta Grezian bertan erosi beharreko bestelako elikagaiak erosteko. Horretarako, batetik, Gaztetxeko bilketa-puntuan eman ahal izango da dirua eta bestetik, honako bi kontu korronteetan ere sar daiteke:
Kutxabank: ES14 2095 5092 00 9115250322
Laboral Kutxa: ES71 3035 0103 88 1030035880
Bestalde, aurten, errifak ere salduko dira; saria izango da eskualdeko zortzi jatetxetan bazkari/afaria eta bertako produktu bat gehi artelan bat.
- Sagarra + Maite Zanguitu
- Amatxi + Ángel Guenaga
- Mendiola + Cristina Azpiri
- Casino + Santi Entrena
- Belaustegi + Esteban Oroz
- Kontent + Elisabeth Eguren
- Baratze + Mauri Martin
- Salegi + Javier Allende
- Produktu sorta + Esther Galarza
Azkenik, www.zaporeak.eus webgunearen bitartez bazkide egiteko aukera ere badago.