ELA sindikatutik esan dutenez, “behin baino gehiagotan” salatu dituzte PESA enpresarena den Avanza Gipuzkoa enpresaren aurrean autobusen egoera.
Besteak beste, honako arazoak daudela salatu dute: “Lurrun kontrolik gabe, gidariaren aurreko beira lausotu egiten da askotan, gidatzea arriskutsua eginez. Maletategiak indargabetuta dituzte autobus askok eta bidaiariak errepidera ateratzera behartuta daude ekipajea hartzeko. Gurpilak eta hagunak zaharkituta dituzte autobus askok eta ateak ez dira ondo ixten. Klimatizazio sistema maiz ez dabil ondo eta azkoin (tuerka) asko askatzeko zorian daude. Komunikazio sistemarik gabe, gainera, matxuren eta gorabeheren berri emateko modurik ez daukate”.
ELAk dioenez, egoera hori ikusita, “zoritxar” bat gertatzeko arriskua dago eta dei egiten diete Gipuzkoako Foru Aldundiari zein Lan Ikuskaritzari “ahalik eta azkarren esku har dezaten”, eurak dira-eta, “arduradun nagusiak”.