'Igandetan Irristaketa' ekimena berriz ere abian, domekatik

Ubane Madera Zangitu 2023ko mar. 10a, 15:20

Patinatzaile helduak, orain dela bi urte.

Domeka honetan, martxoaren 12an, Igandetan Irristaketa ekimena berrabiaraziko du Soraluzeko Marras Irristaketa Taldeak. Araneko frontoian irristaketa librea egiteko aukera emango du, goizean. Pertsona guztiei zuzendutako ekimena da, haurrei, gazteei zein helduei.   

Domekan, 11:00etatik 12:45era, irristaketa librea egiteko aukera izango da Araneko frontoian. Edozein adineko jendea bertara daiteke, haurrak arduradun batez lagunduta eta bakoitzak bere patinak, kaskoa eta babesak eraman beharko ditu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.