Atzo, Martxoak 8, Mesedeetako egoitzako bizilagunek ere ospatu zuten Emakumeen Nazioarteko Eguna. Goizean, taldean landu zuten gaia. Elkarrekin konpartitu zuten ea zerekin lotzen zuten Emakumeen eguna. Atera ziren berbak idatzi eta borobiltzeko, hosto moreak zituen zuhaitz batean idatzi zituzten haiek: bakea eta justizia, lana, errespetua, indarra, aldarrikapena, borroka, eskubideak, ospakizuna, umiltasuna eta talde-lana. Argazkiak: Aitor Barrutia Aldazabal eta Mesedeetako egoitza.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.