Aratosteak 2024

Aratusteetako dantza-ikuskizunen bideoak

Ander Gomez 2023ko ots. 22a, 12:00

Atzo, Aratuste-martitzena, lehen hezkuntzako haurrek azken hilabete hauetan entseatutako koreografiak dantzatu zituzten kiroldegian. Emanaldi polita eskaini zuten eta talde bakoitzak, trukean, —guraso zein lagunengandik jasotako txalo-zaparradaz gain— partaideentzako gozoki-poltsa bana eta 50€ izan zuen sari.

Aurtengo dantza-erakustaldian, 1. mailatik 5. mailara arteko 71 haurrek hartu zuten parte, bost taldetan banatuta. Jarraian, dantza-ikuskizun bakoitza osorik bideoan:

LH1 Baloreak


LH2 Deabruak


LH3 Dantza-koloreak


LH4 Txoro distiratsuak


LH5 Flower Power

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.