Gaur iluntzean, urduritasuna nabarikoa zen mozorro lehiaketako sari banaketarako plazan elkartu direnen artean. Abel Olaizola Kultura zinegotziak banatu ditu sariak, Mikel Leunda Sustapen teknikariak saridunak zeintzuk izan diren jakinarazteaz batera.
Saridunen puntuazioa, berriz, osatu da Plaentxia.eus atarian izandako boto popularrak aintzat hartuta (puntuazioaren %40) eta epaimahaiaren puntuazioa aintzat hartuta (puntuazioaren %60).
Horren arabera, lehen postuan Pasarella Plasentxini geratu da (300 euro); bigarrenean Familia Fernandez, venta ambulante (200 euro) eta hirugarrenean, Dana biharrian (100 euro). Guztiek ere pozik asko hartu dituzte sariak.
Epaimahaiak esandakoaren arabera, “zaila” izan da saridunak erabakitzea, “bospasei mozorro indartsu zeuden. Ikusten da jendeak lantzen dituela mozorroak”.