Bihar, zubia itxita

Ubane Madera Zangitu 2023ko ots. 16a, 09:11

Bihar, Aratuste-barikua, Zubi Nagusia itxita izango da eguerditik aurrera, eskolakoek Euskal Aratusteak irudikatu behar dituztelako bertan. Aparkaleku guztiak libre laga behar dira 12:00etarako. Zubia, berriz, 12:30ean itxi egingo dute. Gila pareko piboteak igo egingo  dituzte inor ez sartzeko eta brigadakoek hesiak ere ipiniko dituzte Marimarren harategi inguruan, Santa Ana kaletik baletor norbait, zubira barik Etxaburueta kalera joateko. Ekintzak amaitu bezain laster zabalduko dute zubia.

Bihar, eskolatik kalejiran ailegatuko dira Zubi Nagusira Plaentxi Eskolako ikasleak, 14:30ean. Bertan, mailaka, Euskal Aratusteen dantzak irudikatuko dituzte. 16:30en bukatuko dute jarduna eta ondoren, txokolatadarekin borobilduko dute arratsaldea.

Ekintzak amaitu bezain laster zabalduko dute zubia berriro ere, 17:00etan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.