Elon Musk-en sateliteak Soraluzeko zeruan

Ubane Madera Zangitu 2023ko ots. 14a, 12:07

Atzo, astelehena, egunotan zeresan handia ematen ari diren Elon Musk-en Starlink sateliteak erretratu zein bideo bidez harrapatu zituen Angel Garciak Soraluzeko zerutik pasatu zirenean. Egunero ikus daiteke satelite konstelazio hori, batean ez bada bestean, egunero baitabil munduari biraka. Garciak bidalitako informazioaren arabera, gaur, 19:46an pasatuko dira hemendik; bihar, 19:59an eta etzi, 20:12an. Starlink-eri buruzko informazio gehiago HEMEN klikatuta.