BIDEOA

Ondo bedeinkatuta

Ubane Madera Zangitu 2023ko ots. 3a, 17:46

Gaur, eliza soraluzetarrez bete egin da San Blas opilen bedeinkapenerako. Viktoriano Etxabe Aginagalde parroko berriak gidatu du elizkizuna, alaikiro eta gogotsu gidatu ere. “Guztiontzat dago ur bedeinkatua” esanda, majo astindu du hisopoa, barreneko urak nonahi barreiatuz. Herritarrek pozik hartu dute eskuzabaltasuna eta giro ederrean gauzatu dute elizkizuna. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.