Rosa Mª Pintado komunitateen administratzailea

"Erabaki dut soraluzetarrei nire zerbitzuen berri ematea" Rosa M. Pintado (Komunitateen administratzailea)

BABESTUTAKO EDUKIA 2023ko ots. 6a, 08:00
Rosa Maria Pintado.

Duela 25 urte, Zuzenbide eta Psikologia ikasketak amaitu ostean, estatu mailako Finken Administrazioko Masterraren eta Gradu Ikasketen ardura hartu nuen Alcala de Henaresko Unibertsitatean. Hamar urtez ehunka profesional trebatu eta gero, komunitateak administratzeko zerbitzua eskaintzen duen enpresa sortu nuen eta ordutik horretan dihardut.   

Esperientzia luzea dut ofizioan eta jabe-komunitate batek behar dituen zerbitzu guztiak eskaintzen ditut: legearen ikuspegitik, administrazioak eskatzen dituenak; eta ikuspuntu praktiko eta bizikidetzaren ikuspegitik, nire bezeroek eskatzen dituztenak. Profesionaltasunez, errespetuz eta apaltasunez lan egiten dut eta hurbileko arreta eskaintzen diet bezeroei, horixe baita ezagutzen dudan bide bakarra gauzak ganoraz egiteko. 

Nire bezeroak, batez ere, Debarrenakoak dira, eta zorionez, Soraluzen ere baditut bezeroak, urte luzez nire zerbitzuak baliatzen dituztenak. Elgoibarren bizi naiz eta niretzat oso erosoa da Soraluzen lan egitea, horregatik erabaki dut soraluzetarrei nire zerbitzuen berri ematea. Zuen zerbitzura nago. 

Rosa Maria Pintado 

Kolegiatu zenbakia: 749

Tel.: 660 969 679 

E-posta: rosapf@telefonica.net

San Bartolome 2, Elgoibar.