Mankomunitatea

Eraikuntzarekin lotutako hondakinen kudeaketa kontratatzeko prozesua abian

Ubane Madera Zangitu 2023ko ots. 2a, 13:09

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak eraikuntzan zein eraispenetan sortzen diren hondakinen kudeaketa kontratatzeko prozesua abiarazi du. 60.000 euroko aurrekontuarekin aterako da lizitaziora kontratua. 2022an, mota horretako 1.102 tona hondakin batu ziren garbiguneetan.

Obra txikietan sortzen diren hondakinak garbiguneen batzen dira, doan. Hondakin horien artean badaude garbiak -adreiluak, hormigoia, baldosak, harriak eta zeramika- zein hondakin zikinak -igeltsuak, moldurak eta panelak-.  

Garbiguneetara bereizita bideratu behar dira eraikuntzarekin lotutako hondakin horiek, hondakin garbiak berriro ere erabili baitaitezke; zikinak, berriz, ez eta horiek hondakin geldoen zabortegietara bideratzen dira.

Bada, orain, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko kontratazioa abiarazi du
Mankomunitateak, 60.000 euroko lizitazio-aurrekontuarekin eta urtebeterako. Lehiaketara aurkeztu nahi duten enpresek 10 egun balioduneko epea izango dute, iragarkia kontratatzailearen profilean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.