San Blas egunaren harira, parrokoak gogora ekarri du San Blas sendagilea zela. Eta erromatarren jazarpenean, espetxera zeramatela, haur bat aurkitu zuela arrain hezurrarekin itotzear; Blas sendagileak salbatu egin zuen eta hori mirari bezala kontenplatzen da.
"Babesteko, zaintzeko egunak"
Bestalde, sasoiko bestelako ohitura eta ospakizun batzuekin lotura eginez, Viktoriano Etxabe Aginagaldek adierazi du negutik otsailaren hasiera arteko urteko sasoi honetan, “babesteko, gordetzeko, zaintzeko… egunak” izaten direla.
“San Bizente neguaren bihotza da, San Antonen animaliak bedeinkatzen dira, San Blas, berriz, eztarriko gaixotasunak babesteko da. San Blas egunari berari Bendicion de las viandas esaten zaio. Hau da, elikagaien, bizitzarako behar dugunaren bedeinkapena. Dena da babesteko, gordetzeko, zaintzeko, animaliak zein pertsonak. Eta gero datoz Santa Ageda, joaldunak… lurrari esnatzeko esaten diotenak”.