0 KM KOMERTZIOAK

Saltoki arduraduna behar dute Kooperatiban

Ubane Madera Zangitu 2023ko ots. 1a, 10:01

Soraluze Kooperatiba Elkartea.

Soraluzeko Kooperatiba Elkarteak saltoki arduraduna behar du, gaur egun zeregin hori betetzen duen langileak erretiroa hartuko duelako. Lanpostura aurkezteko ezinbestekoa da euskara jakitea eta gradu ertaineko ikasketak izatea. Bestalde, baloratuko dute eskarmentua izatea, eta antolaketarako, hornitzaileekin negoziatzeko eta kudeaketa komertzial/finantzarioa egiteko gaitasuna izatea.

Kooperatibatik gaineratutakoaren arabera, gradu ertaineko ikasketak aurten bukatuko dituzten zein praktikak egin behar dituzten ikasleen curriculumak ere onartuko dituzte.

Interesa dutenek Kooperatibara bertara eraman beharko dituzte curriculumak, martxoaren 15a aurretik. 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.