Emigrazioaz

"Soraluzen ez genuen topatu alokairuko etxerik" Asier eta Paula (Elgoibarrera joan dira bizitzera)

Egoitz Unamuno 2023ko urt. 29a, 10:00

Paula, Izaro eta Asier.

Asier plazentziatarra da eta bere bikotea, Paula, algortarra. Urtebetez Bilbon bizi eta gero, hirian “moldatu ez” eta duela bost urte alokairuko etxe bila hasi ziren eta Elgoibarren topatu zuten: “Soraluzen ez genuen alokairuko etxe bakar bat ere topatu. Kristoren arazoa dago.” 

Ordutik Elgoibarren bizi dira, "gustura". Duela hiru urte, “etxe berri bat” erosi zuten eta urtebete da Izaro alabatxoa izan zutela. "Egia esateko nik ez dut abantaila berezirik sumatu Elgoibarren bizi naizelako. Hori bai, hemen gehiago erosten dugu herrian denda gehiago dagoelako" dio Asierrek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.