Gaur, odol ateratzeak

Ubane Madera Zangitu 2023ko urt. 27a, 11:49

Gaur, barikua, urteko lehen odol ateratzeak egingo dituzte Itxaropena Erretiratuen Elkartean, 16:30etik 20:30ak bitartean. Odola eman dezakete 18 eta 65 urte bitarteko herritarrek (60 urte lehenengo aldiz balitz), 50 kg. baino gehiago pisatuz gero eta osasuntsu egonez gero. Emakumeek, urtean, hiru aldiz eman dezakete odola eta gizonek, asko jota, lautan. Odola ematera joateko, lehenago txanda hartu beharra dago, honako telefono zenbakira deituta: 943 00 78 84. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.