Martxan dira elurra kentzeko makinak

Erredakzioa 2023ko urt. 24a, 09:01

Gaur ere, martitzena, elurra bota du, nahiz eta oraingoz, mendiak bakarrik zuritu. Hotza nabari da; Kalebarrengo termometroak bost gradu besterik ez zituen markatzen eta euri txikia egin du kalean. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, mendi-bideak ere zuritu dira, baina ez asko. Dena den, elurra kentzeko makinak aktibatuta daude. Bestalde, gaur, izotzarekin kontuz ibiltzeko gomendioa egin dute. 

Izan ere, eguraldi adituek tenperatura baxuak iragarri dituzte gaurko, 2-3 gradu zero azpitik gauean eta egunez, berriz, 2-3 gradu gehienez jota, babesguneetan zertxobati gehiago.

Egunak aurrera egin ahala, baina, prezipitazioa desagertu egingo da eta ondorioz, ez du elur gehiagorik egingo. Gaurkoan, arreta handiagoa jarri behar zaio izotzari. 

Bihar, berriz, tankera bertsua izango du egunak; tenperatura maximoak apur bat gehiago igoko dira baina gutxi. Bihar ere, izotz txikia egingo duela iragarri du Euskalmetek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.