Zapatuan, 17:00ak pasata zirenean iritsi ziren suhiltzaileak Atxuri kalera, gas isuri abisua tarteko. Atxuri 7 eta 9 atarien gas erreguladorean atzeman zuen gas ihesa Udaltzaingoak. Erreguladorea etxeen fatxadan dagoenez, ez zuten inor etxetik atera behar izan, gasa ez baitzen inon pilatzen eta haizeak eraman egiten zuen.
Hala ere, arriskurik ez zegoela ziurtatu zuten larrialdi zerbitzuek. Baita gas teknikariari abisu eman ere, gas ihesa artatu zezan. Hura ere berehala etorri zen.
Joan den asteburuan ere bai
Justu, joan den asteburuan ere, beste gas isuri bat izan zen kale berean, Atxuri parkeko etxeen parean, hain justu. Han ere, gas erreguladorean atzeman zuten gas isuria eta orduan ere bertaratu ziren larrialdi zerbitzuak, egoera kontrolpean izan arte.