Bukatu dituzte lanak

Ubane Madera Zangitu 2023ko urt. 17a, 16:15

Esandakoa bete eta apenas ordu erdian hasi eta bukatu dituzte Errabal 8ko mendi magalean egin beharreko lanak. Hori horrela, zirkulazioa normaltasunera bueltatu da eta beraz, Zubi Nagusiko piboteak berriro ere jasota daude.

Aurreikusitakoa bete eta 15:50erako bukatu dituzte Errabaleko argindar etxe txikiko hormigoizko posteak mendi magaletik kamioira jaisteko lanak.

Errepidea tarte horretan itxita egon den arren, autobusen ordutegia kontuan hartu dutenez, lanek ez dute eraginik izan haien ohiko joan-etorrian.

Era berean, lanak bukatu direnez, zirkulazioa normaltasunera bueltatu da.