Errebal 8ko mendi magalean dagoen argindar instalazioan hormigoizko plaka bat ipini behar dute gaur arratsaldean. Lanok egin bitartean, kamioia bertan izan beharko da, Errebal 8 inguruko errepidea eta aparkalekuak okupatzen. Horrexegatik moztuko dute zirkulazioa gaur arratsaldean.
15:15ean hasiko da itxiera. Aurreikuspena da 30 minutuan bukatuko dituztela lanak; dena den, autobusen erabiltzaileei kalterik ez egiteko, autobus zerbitzu bataren eta hurrengoaren artean etengo dute zirkulazioa, hartara, autobusak betiko geltokietan hartu ahal izango dira.
Olatik Santa Anara
Gainerako ibilgailuei dagokienez, berriz, Olako zubian seinaleak ipiniko dituzte, handik Santa Ana kalerantz desbideratuko baitituzte autoak, eta, ondoren, Zubi Nagusirantz egin beharko da, aurrera segitu nahi izanez gero. Tarte horretako pibote guztiak jaitsita egongo direla jakinarazi du Udaltzaingoak.