Udaltzaingoak emandako xehetasunen arabera, 10:45ean jaso dute sutearen gaineko abisua, Loraldetik. Sute-elektrikoa izan da, sukalde bateko kableek su hartu ondoren sortu dena. Udaltzainek autoan zeramaten su-itzalgailuarekin lortu dute berau kontrolatzea eta emendatzea. Dena den, protokoloari jarraiki, gainerako larrialdi zerbitzuak ere bertaratu dira, Ertzaintza zein suhiltzaileak.
Badaezpada, Loralde 1 etxe osoa hustu egin dutela kontatu dute Udaltzaingotik eta autoen zirkulazioa eten egin behar izan dute, 25 bat minutuan. Besteak beste, bitarte horretan ailegatu diren autobusak herri kanpotik bideratu dituzte.
Esandakoaren arabera, kalte materialak bai baina kalte pertsonalik ez da izan.