Urtarrilaren 27an hasi eta bi hiletik behin izango dira odola ateratzen Itxaropena Erretiratuen Elkartean, 16:30etik 20:30ak bitartean. Odola eman dezakete 18 eta 65 urte bitarteko herritarrek (60 urte lehenengo aldiz balitz), 50 kg. baino gehiago pisatuz gero eta osasuntsu egonez gero. Emakumeek, urtean, hiru aldiz eman dezakete odola eta gizonek, asko jota, lautan.
Batetik bestera bi hilabete
Odol emateen artean bi hilabete, gutxienez, pasatu behar dira. Odola eman aurretik, segurtasunagatik, bai emailearentzat zein jasotzailearentzat, osasun elkarrizketa egiten da, eta emailearen tentsioa zein hemoglobina maila begiratzen da.
Soraluzeko egutegiari dagokionez, honakoa da:
- Urtarrilak 27,
- Martxoak 24
- Maiatzak 26
- Uztailak 21
- Irailak 22
- Azaroak 24
Azken urteotan moduan, aurten ere, goizez txanda hartu beharra dago odola ematera joateko, 08:30etik 13:30era bitartean, honako telefono zenbakira deituta: 943 00 78 84.