Gabonak amaituta, apaingarriak kentzen

Ubane Madera Zangitu 2023ko urt. 9a, 09:17

Askorendako gaur, urtarrilak 9 da Gabonetako oporren osteko lehen laneguna; zeresanik ez ikasleendako, haiendako guztiendako da lehen eskola eguna. Gabonak bukatu diren seinale, goizeko lehen ordutik hasi dira kentzen Plaza Berriko Gabonetako apaingarriak. Udal langileak ari dira beharrean; segidan, txabola ere kenduko dute eta datozen egunotan, berriz, Bizikalek ekarritako Gabonetako argiztapena ere kenduko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.