Pil-pileanek urrian elkarrizketatu zuen Elorza eta bertan azaldu zituen liburuaren nondik norako nagusiak (irakurri elkarrizketa hemen).
Joan zen azaroaren 29an Javier Elorza Maiztegi (Soraluze, 1953) historialariak Placencia de Soraluze. Sorrera eta bilakaera (XIV-XVI mendeak) liburua aurkeztu zuen Antzokia ia goraino bete zuten ehunetik gora herritarren aurrean. Ondorengo bideoak (01:08:20) jasotzen du aurkezpena osorik. Liburua udaletxeko harrera bulegoan eskura liteke 15 euroan. (Oharra: Arrazoi teknikoak direla eta bideoa atzerapenez argitaratu da.)
Pil-pileanek urrian elkarrizketatu zuen Elorza eta bertan azaldu zituen liburuaren nondik norako nagusiak (irakurri elkarrizketa hemen).
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.