BIDEOA

Umez inguratuta, ilusioa, gozokiak eta opariak banatu zituzten erregeek

Ubane Madera Zangitu 2023ko urt. 6a, 11:33

Ongi-etorri beroa egin zieten hiru Errege Magoei Soraluzeko umeek atzo iluntzean, bi urtean haien falta sumatuta. Erregeek ere gogotsu egin zuten kabalgata, kaleak eta zain zituzten herritarrak gozokiz zipriztinduz. Elizpean jaso zituzten umeen eskariak eta lehen opariak banatu. Kabalgata bukatuta, magiari ekin zioten, eskatutako opariak gaur goizerako gertu izan zitzaten etxeko txikienek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.