HERRITARREN AHOTIK

Petardoen larregiko erabilerarengatik kexua

Ubane Madera Zangitu 2023ko urt. 4a, 10:15

S.A.L. herritarrak kexua helarazi du Gabon Zaharrean jaurtitako petardoen zaraten ondorio kaltegarriengatik. Kontatu duenez, bere txakurra botaka, txizaka eta adurra zeriola ibili zen gau guztian, ia albaitariarengana eramateraino. Enpatia eta kontzientziazioa eskatu ditu eta gogorarazi du Soraluzeko Udal ordenantzaren arabera, debekatuta dagoela petardoak baimen barik botatzea.

S.A.L. herritarrak dioenez, petardo bakan batzuk botatzea uler dezake, baina gau osoan petardoak jaurtitzen ibiltzea larregikoa pentsatzen zaio. “Gau osoan ibili ziren eta nire txakurra ia albaitariarengana eraman behar izan nuen, jasan zuen atakearengatik; badaude, baita ere, oso txarto pasatzen duten pertsonak”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.