Hiru balkoiren artean dago lehia

Ubane Madera Zangitu 2023ko urt. 3a, 10:13

Bihar, urtarrilak 4, Gabonetako apaingarrien lehiaketako sari banaketa egingo dute, 12:00etan, Plaza Berrian. Iaz moduan, aurten ere hiru lehiakidek eman dute izena. Argazkietan ikusgai daude balkoietan ipini dituzten apaingarriak. Irabazleak 100 euro eskuratuko ditu.

Epaimahaiak honako ezaugarriak baloratuko ditu:

  • Jasangarritasuna, materialen berrerabilpena.
  • Originaltasuna.
  • Apainketaren kalitatea.
  • Armonia eta diseinua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.