Atzo, eguena, 90 bat herritar elkartu zen Plaza Berrian, bezperan, Bilbon, gizon batek beste emakume bat hil zuela salatzeko. Emakumeen aurkako indarkeriari ez zioen pankarta eusten udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak izan ziren, eta, herritar ugari, berriz, pankartaren atzean. Bukatzear den 2022 honetan, indarkeria matxistak hil dituen emakumeen artean, soraluzetar bat ere izan da biktima: Maria Luisa Larrañaga. Irailean hil zuen bikotekideak, Benidormen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.