Bilbon izandako hilketa matxista salatzeaz bat, Soraluzeko Udalak azpimarratu du emakumeen aurkako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen adierazpenik larriena dela, emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina dela.
Indarkeria matxistari aurre egiten segitzeko asmoa erakutsi du, sentsibilizazioa bultzatuz eta prebentzioa landuz.
Horrekin batera, Udalak gogorarazi du indarkeria matxista ez dela emakumeen arazoa bakarrik, gizarte osoarena baizik.