0 KM KOMERTZIOAK

Despedidako pintxo-pote berezia eta kontzertua barixakuan Batzokian

Egoitz Unamuno 2022ko abe. 28a, 12:19

Batzokia.

Zortzi urteko ibilbidearen ostean, Batzoki Jatetxeak zapatuan ateak itxiko ditu eta bezperan, barixakuan, "despedida moduan", pintxo-pote "berezia" eta "lagun arteko kontzertu akustikoa" eskainiko dituzte.   

Pintxo-pote berezia 19:00etatik 22:00etara bitartean eskainiko dute eta lagun arteko kontzertua, berriz, gaueko 22:30etik aurrera izango da, tabernan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.