Ume guztien argazkiak

Oroitzeko argazkiak

Ubane Madera Zangitu 2022ko abe. 26a, 14:35

Zapatuan, umeen gutun mordoxka batu zituzten Olentzerok eta Mari Domingik Soraluzera egindako bisitan. Bistan da esandakoa bete eta Euskal Herriko pertsonaia maitatuenetariko biek lan handia egin zutela zapatu gauean etxerik etxe umeei eskatutakoa edo bestelako sorpresaren bat lagatzeko. Egunotan, haiek lagatako jostailuekin ondo entretenituta dabiltza ume mordoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.