Kukumixo Aisialdi Taldeak argitaratutako Pareketan memory jolasa salgai dago. Jolase horretan Euskal Herriko 36 emakume “erreferenteren" ilustrazioak ageri dira: idazleak, kirolariak, ilustratzaileak, aktoreak, musikariak, kazetaria, zientzialariak…Tartean, Soraluzeko bi emakume ere bai: Ixa Rodriguez boxeolaria eta Cris Jakas suhiltzailea. Pareketan salgai izango da Iratxo Goxo Dendan, Pil-pileanen eta bihar, zapatua, kiroldegian, Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejiraren ondoren.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.