Karta-jokoen sari banaketa, loteria eta Santo Tomas eguna, Itxaropena elkartean

Ubane Madera Zangitu 2022ko abe. 20a, 10:06

Barikuan, Gabonetako karta-jokoen sari banaketa ekitaldia egin zuten Itxaropena Erretiratuen Elkartean, briskan, musean zein tutean. Bestalde, elkartetik gogorarazi dute biharko eguna baino lehen, abenduaren 21a aurretik loteria-partizipazioa ordaindu beharra dagoela. Azkenik, bihar, Santo Tomas eguna dela-eta, 17:00etan 50 saski zozkatuko dituzte eta ondoren txistorra pintxoak emango dituzte. Argazkiak: Itxaropena Erretiratuen Elkartea.

Honako bikote hauek izan dira Gabonetako karta-jokoen aurtengo saridunak: 

  • Briskan: 
    Txapeldunak: Ana Maria Osa eta Kontxi Elkoro.
    Txapeldunordeak: Mia Plata eta Mari Tere Iñarra.
  • Tutean:
    Txapeldunak: Maria Luisa Alberdi eta Marifran Aizpuru.
    Txapeldunordeak: Alejandro Errasti eta Luis Elortza.
  • Musean:
    Txapeldunak: Jose Antonio Aldazabal eta Eradio Cadenas.
    Txapeldunordeak: Alejandro Errasti eta Luis Elortza.

Loteria partizipazioa eta otarrak

Bestalde, Itxaropena Erretiratuen Elkartetik gogora ekarri dute biharko eguna baino lehen loteria partizipazioa ordaintzen ez dutenek gero ez dutela kobratzerik izango Itxaropenak hartu duen 19.512. zenbakia saridun irteten bada.

Azkenik, bihar, abenduak 21, Santo Tomas eguna dela-eta, jakinarazi dute 17:00etan hasita 50 otar zozkatuko dituztela bazkideen artean eta horren ondoren, txistorra pintxoa banatuko dutela bertaratzen direnen artean. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.