Mimetizeko Jose Luis Rodriguez Moran aurtengo txapelduna, Urretxuko Carlos Mediavilla Arandigoyen bigarrena, Azpeitiako Adiel Zabala hirugarren sariduna, herriko saridun Mikel Cruz eta argazki onenaren saridun Ordiziako klubeko Omar Ben Miloud izan ziren zapatuko ekitaldiko protagonista.
Eurek zein bestelako lehiakideek aurtengo argazki rallyra aurkeztutako argazkiak ikusi zituzten lehenengo, Kontrargik Etxaburueta kalean duen lokalean.
Opari sorta ederra
Ondoren, sariak eman zizkieten:
- 120 euro lehen multzorik onenarendako.
- 90 euro bigarren multzorik onenarendako.
- 70 euro hirugarren multzorik onenarendako.
- 70 euro herriko onenarendako.
Horrekin batera, Miguel Criadok egindako harrizko eskultura, torlojua eta jan-edanekin osatutako otarra ere eman zizkieten opari, Garajes Garcíari esker.