Gospel kontzertu biribila

Ubane Madera Zangitu 2022ko abe. 19a, 09:02

Herriko antzokia beteta zegoela, Gabonetako kontzertua eskaini zuen Ezoziko Ama Abesbatzak barikuan. Gospel doinu alaiak taularatu zituzten, eta, abesbatzarekin ohi denez, txalo zaparradekin amaitu zuten ikuskizuna, bis eta guzti. Entzule askoren esanetan, "oso ondo" abestu zuten eta kontzertu "oso polita" eskaini zuten. Bestalde, kontzertu hasieran, jakinarazi zuten Ezoziko Ama Abesbatzak 30 urte bete dituela eta urteurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dituztela 2023an zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.