Ana Gilek gogora ekarri duenez, elizaren pareten balioaz aparte, kontuan hartu beharra dago bertako harriak oso delikatuak direla eta desgastatzen joaten direla. “Ez dakigu zelan garbitu pintadak harriei kalte egin barik”, dio arduratuta.
“Denbora mordoan” ari da pintadak egoera errepikatzen. Garai batean geldi samar egon da, baina Gilek dioenez, azken sei hilabeteotan ugaritu egin dira pintadak eta bariku gauekoa “pasada bat” izan da. Eliz atarian ia egunero azaltzen den zikinkeria ere salatu du parrokiako ordezkariak, baita sarri txizatoki modura erabiltzen dela ere.
Gilek esandakoaren arabera, Udaltzaingoa bariku gauean gertatutakoaren jakitun da eta haiek Ertzaintzari pasatuko diote abisua. Gaineratu duenez, mahaigainean jarri diete eliz atarian kamerak ipintzeko aukera, “baina nahiago genuke ez ipini eta egoera onbideratu. Hori bai, norbaitek halakoak egiten ikusiko balu, eskertuko genuke Udaltzaingoari abisatzea”, esan du.