Herritar asko hurreratu zen atzo Plaza Zaharreko karpara Bizikalek bertan antolatu zuen azoka zela-eta, erosketaren bat egin, kaleko argiak piztu zituzten momentua ikusi, txokolate beroa probatu edota zozketatu zituzten bonoen banaketa ekitaldian emozioa eta poza elkarbanatzera. Gogotik jo zieten txalo Esther Iñurrietari, Eider Ariznabarretari, Irea Rasconi, Amaia Orcaizteguiri eta Bittori Rasconi zozketan 30 euroko bonoak jaso zituztenean. Bizikalek, eskerrak eman zizkien hurreratu ziren herritarrei eta dei egin zieten herritar guztiei Gabonetan ere komertzio txikietan eros dezaten.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.