Astelehenean, margotze-lanak

Ubane Madera Zangitu 2022ko abe. 16a, 16:17

Inguruko aparkalekuak libre laga behar dira astelehenerako.

Datorren astelehenean, herrian asfaltatu berri diren errepide zatiak margotzen hasiko dira. Gabolatseko goiko partean hasiko dira lanean. Udalak jakinarazi duenez, lanok egin ahal izateko, astelehena 08:00etarako, Gabolats 25-27 eta 29-tik hasi eta Arraikuara bitartean dauden aparkaleku guztiak libre laga behar dira.

Soraluzeko Udalak azaroaren amaieran asfaltatu zituen herriko hainbat puntutako errepide zatiak. Estaziñoan, Etxaburueta kalean, Loralde-Arraikuan, Mendiola industrialdearen sarreran eta Atxuriko bidegurutzean egin zituzten lanak.

Datozen egunotan, berriz, puntu horietako margotze-lanak hasiko dituzte, astelehenean, lehenak, Gabolatseko goiko parteko errepide zatikoak, hain justu. Lanek inguruko aparkalekuetan eta zirkulazioan eragina izango dute. Besteak beste, aparkalekuak hutsik laga behar dira asteleheneko 08:00etarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.