Ezoziko Ama Abesbatza irailean hasi zen gaurko kontzertua prestatzen. Gospel estiloko kantak aukeratu dituzte Gabonetako saiorako, Ezoziko Ama Abesbatzako zuzendari Aitor Garitanok esandakoaren arabera, “gospela oso gertu daukagun generoa da. Musika-konponketa eta obra koral asko daude musika mota horretarako eta hori plazaratu nahi dugu”.
Taula gainean, abesbatzako kantariek lagun izango dituzte Soraluzeko Musika Eskolako piano-jole Anabel Henao eta Iñaki Letamendia perkusio-jolea. “Kantuak perkusioarekin eta jantziekin girotuko ditugu, kontzertuari espiritual kutsu espirituala emanez”, azaldu du Garitanok.
Kantuak
Kontzertu atsegina izango dela iragarri dute; kantu ezagunak zein ezezagunak tartekatuko dituzte, guztiak ere alaiak. Honako errepertorioa taularatuko dute:
- Uhkutula
- Down to the river to pray
- The Gospel train
- Let me people go
- The storm is passing over
- Swin low, Sweet Chariot
- This little light of mine
- Bizirik gaudelako
- He never faild me yet
- Banaha