Dantza Birakak Gabonetako ikuskizuna eskainiko du Araneko frontoian. 18:30ean kalejiran joango dira Plaza Zaharretik kiroldegira, bidean dantzalditxoak eskainiz. Ondoren, 19:00etan hasiko da dantza ikuskizuna, Horra, horra Biraka! izenburukoa. Dantzan jardungo dute Soraluzeko lau taldek, Elgoibarko beste lauzpabostek eta Eibarko bi taldek; guztira, 140 bat dantzari izango dira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.