Bihar, barikua, zazpi komertziok Gabonei begira bereziki prestatutako produktuak eskainiko dituzte Plaza Zaharrean jarriko duten Gabonetako azokan. 10:00etan zabalduko dute, 19:30ak arte. Parte hartuko dute Triskelek, Belarrak saltokiak, KLB6-k, Mendizabal okindegiak, Criadok, Lilurak eta Iratxo goxo-dendak.
Azokaren baitan, 18:00etan, Gabonetako argiak pizteko ekitalditxoa egingo dute, 18:30ean txokolatada eskainiko dute eta 19:00etan 30 euroko bost bonuren zozketa egingo dute azokan erosketak egin dituztenen artean. (Oharra: saria eskuratzeko bertan egon beharra dago).
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.