Kejak eta eskarixak

"Eroskia zabaldu dutenetik asteburuetan ataria hondakinez betetzen zaigu"

Erredakzioa 2022ko abe. 15a, 12:53

Janari eta edari ontziak atarian. Argazkia: L.M.

L.M. herritarra Estazio kaleko 2. atarian bizi da eta bere kexua helarazi dio Plaentxia.eus-i asteburuetan atarian jan eta edari hondarrak pilatzen zaizkiolako: "Eroskia zabaldu dutenetik, asteburuetan jendea gure atarira etortzen da jatera eta bertan lagatzen dituzte janari eta edarien ontziak. Ulertzen dugu gazteek aterpea bilatu nahi izatea baina ezin dugu onartu ataria horrela lagatzerik. Ea denon artean bilatzen dugun modua orain sortu den arazo honi irtenbidea emateko. Udalak esan digu zaborrontzia ipiniko duela baina ez dakigu nahikoa izango den".  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.