11 saltzaile eta 26 mahai izango dira zapatuan bigarren eskuko azokan. Udaletik esandakoaren arabera, azken orduan beste norbait animatuko balitz, beste bi mahai ipintzeko aukera ere izango da (943 75 30 43 telefonora deitu edo azokan bertan azaldu, 09:00etarako).
Azoka 10:00etan zabalduko dute eta erosteaz gainera, produktuak trukatzeko aukera ere izango da.
Bestalde, aurten pertsona zaurgarriei laguntzeko neguko arropa batzeko puntua ere jarriko dute.