Jende gutxi, baina salmentarekin gustura samar

Ubane Madera Zangitu 2022ko abe. 12a, 12:50

Atzo, domeka, artisauen Gabonetako azoka izan zen Plaza Zaharreko karpan. Denetariko aukera jarri zuten postuetan, aldiz, erosle gutxitxo ibili zela komentatu dute saltzaileek, zubia tarteko-edo. Dena den, kontuan hartuta ibilitako jende kopuru txikia, gaineratu dute salmenta aldetik ez zela horren txarra izan. Bestalde, azokako erosleen artean egindako zozketa Juli Aizpuruk irabazi zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.