iritzi-artikulua

Merlinen alde ezkutua

Gure Deba Ibaia taldea 2022ko abe. 11a, 08:25

Malmeroneko presa. Argazkia: Fernan Oregi.

Merlin proiektuaren helburua da aberastasuna sortzea, ekologlaren bitartez

Eta demostratzeko hamazazpi kasu izango dira Europan barrena, horietako bat Deba ibaian.

Merlinen arabera, Mendaro-San Prudentzio tartean hamar presa botata basogintza, nekazaritza eta turismoa suspertuko dira, "bio" edota ingurumen enpresa berríak sortuko dira, indar elektriko gehiago ekoiztuko da eta administrazioa ekonomíkoki hobetuko da nabarmen.

Hau dena sinesteko modukoa al da?

Presak bota baino lehen, Merlin proiektuak kalteak, kosteak eta onurak aztertzeko behartzen du

Aberastasuna sortuko dela demostratzeko, Merlin proiektuak agintzen du kostu­-onurak aztertzeko, ekonomikoak eta ez ekonomikoak. Deba ibaiaren kasuan, esan dutenez, ez dute aurretik inolako azterketarik egiteko asmorik.

Arturo Elosegik Pil-pilean aldizkarian esan moduan: “lehen hiru urtetan (presak) botatzea, gero ondorioak aztertu behar direlako…”

Ba al dakite Soraluze nola geratuko den? Axola die?

Soraluzerako proposatzen dizkiguten onurak “orain agertu, orain desagertu” ari dira

2022ko udan, Merlin taldeak lau onura  eskaintzen zítuen euren web orrian. Onura ‘izarra’ arrainen zirkulazioa zen, eta oso garrantzitsua omen zen, maiatzean tailerra eta guzti egin genuelako. Baina azaroan, bapatean, 'arrainen onura' hau, eta bigarren bat, web orritik desagertu dira, eta beste hiru berri agertu.

Serioa al da honenbeste gora-behera izatea? Badakite zertan ari diren?

Soraluzen askoz kaltegarriagoak dira mendiko urak, ufalak baino

Azken bolandan ufalen mamua astintzen dihardute, baina Euskal Ur Agentziak ez du Soraluze arriskuen lehen mailan sartzen (2022ko apirila). Eta Gipuzkoako Aldundiak, aldaketa klimatikoa eta ufalak aztertzerakoan, ez du Soraluze aipatu ere egiten (2018ko azaroa).

Herria ezagutzen duen edozeinek badaki, euri handiak direnean arriskua ez datorrela ibaitik, mendietako erreketatik baino. Ufalaren eraginak Carmelo Mendizabal zubian hasten dira. Presak botatzeak ez du eraginik izango ufalak eragozteko.

Benetan ezagutu eta aztertu dute herria?

Gai honek Soraluzerentzat daukan garrantziagatik. herriak erabaki behar du: erreferenduma eskatzen dugu.

Badira oraindik beste puntu asko ezkutuan geratu direnak. Horregatik, datorren astean hasita 50 minutuko hiru aurkezpen publiko egingo ditugu horiek denak azaltzeko. Lehen saioa datorren asteartean egingo dugu, 19:00etan Tolarekua aretoan euskaraz. Bigarrena, datorren asteazkenean 17:00etan Itxaropena elkartean gazteleraz eta hirugarrena abenduaren 20an, asteartean, Tolarekua aretoan, gazteleraz.